Albisteak

 

Aurten ere izango ditugu euskarazko udalekuak Nabarnizko 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzako.

Uztailaren 1ean hasi eta 29rarte iraungo dute, astelehenetik barikura, jaiegunetan izan ezik (uztailaren 4 eta 25) Goizez izango dira, 10etatik 14:00etara, Elexaldeko Gizarte Lokalean (KZgunean).

Hainbat ekintza egingo da: jolasak, eskulanak, irteerak eta abar.

Udalekuetan parte hartzeko ez da derrigorrez Nabarnizen erroldatuta egon behar; kanpokoak ere etorri daitezke, baina nabarniztarrek lehentasuna izango dute, eta gehienez ere 30 ume/gazte onartuko dira.

Prezioak, hile osorako, hauek dira:

Nabarnizen erroldatutakoak: 20€ lehen haurra, 10€ bigarrena eta hurrengoak.

Erroldatuta ez daudenak: 30€ lehen haurra, 25€ bigarrena eta hurrengoak.

Etorrerari buruzko arauak betetzea ezinbestekoa izango da. Araudia ikusteko, egin klik hemen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaletxera etorri edo telefonoz deitu (946 255 077).

Etxeko ume eta gazteek parte hartzerik nahi baduzue, izena eman behar duzue Udaletxean, ekainaren 27ra arte.