Albisteak

 

Nabarnizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren dirulaguntzaz eta Gazte Asanbladaren ezinbesteko elkarkidetzaz, Nabarnizko 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzako euskarazko udaleku irekiak antolatu ditu

Uztailaren 2tik 30era bitartean izango dira, astelehenetik barikura, Elexaldeko Gizarte Lokalean (Kzgunean), goizeko 9:30etan hasi eta 13:30 arte.

Hainbat ekintza egingo da: jolasak, eskulanak, irteerak eta abar

Udalekuak doan izango dira nabarniztarrentzat. Berton erroldatuta ez daudenek, berriz, 10 € ordaindu beharko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaletxera etorri edo telefonoz deitu (946 255 077).

Etxeko ume eta gazteek parte hartzerik nahi baduzue, izena eman behar duzue Udaletxean, ekainaren 29ra arte