Albisteak

 

Nabarnizko Udalak Nabarnizko 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzako euskarazko udaleku irekiak antolatu ditu.

Uztailaren 1etik 30era bitartean izango dira, astelehenetik barikura, Elexaldeko Gizarte Lokalean (Kzgunean), goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte.

Hainbat ekintza egingo da: jolasak, eskulanak, irteerak eta abar.

Hile osorako prezioa 10 €koa izango da nabarniztarrentzat. Berton erroldatuta ez daudenek, berriz, 15 € ordaindu beharko dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaletxera etorri edo telefonoz deitu (946 255 077).

Etxeko ume eta gazteek parte hartzerik nahi baduzue, izena eman behar duzue Udaletxean, ekainaren 28ra arte.