Albisteak

 

Nabarnizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren laguntzaz, Elexalde auzoko eremu publikoaren urbanizazio lanak hasiko ditu.

Aurrekontuaren zenbateko osoa 96.634,57 €koa zen, eta lanak Construcciones Illunzar S.L. enpresari adjudikatu zaizkio, 80.931,45 €ko prezioan.

Aldundiak emandako dirulaguntzaren zenbatekoa 26.488,53 €koa da.

Lanen iragarkia ikusteko, egin klik hemen.