Albisteak

 

Aurten ere izango ditugu euskarazko udaleku irekiak Nabarnizko 4 eta 11 urte bitarteko umeentzat, Ehunzango Jolasak-en eskutik.

Uztailaren 3tik 28ra iraungo dute. Hilabeteko lasaitasuna gurasoentzat. Astelehenetik ostiralera, goizez izango dira, 9:30etatik 13:30etara (14.30etara irteera egunetan), herriko plazan edo Gizarte Lokalean edo frontoian eguraldiak laguntzen ez duenean.

Hainbat ekintza egingo dira, jolasak, eskulanak, irteerak eta abar.

Udalekuetan parte hartzeko ez da derrigorrez Nabarnizen erroldatuta egon behar; kanpokoak ere etorri daitezke, baina nabarniztarrek lehentasuna izango dute, eta gehienez ere 25 ume onartuko dira.

Prezioak, hile osorako, hauek dira:

Nabarnizen erroldatutakoak: 25€ lehen haurra, 15€ bigarrena eta hurrengoak

Erroldatuta ez daudenak: 35€ lehen haurra, 30€ bigarrena eta hurrengoak

Izena emateko inskripzio fitxa bete behar da, eta Udaletxera ekarri edo e-mailez bidali udala.nabarniz@bizkaia.org helbidera.