Albisteak

 

Nabarnizko Udalak Nabarnizko 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzako euskarazko udalekuak antolatu ditu aurten ere, eta Urdaibai Eskolak kudeatuko ditu.

Uztailaren 1etik 26ra izango dira, astelehenetik barikura, Elexaldeko Gizarte Lokalean, 10:00etan hasi eta 14:00 arte.

Hainbat ekintza egingo da: jolasak, eskulanak, irteerak eta abar

Gehienez 30 ume eta gazte onartuko da, eta nabarniztarrek lehentasuna izango dute.

Prezioak, hile osorako, hauexek izango dira nabarniztarrentzat: lehenengo haur edo gaztea: 30 €. Bigarrena eta hurrengoak: 20 €.

Nabarnizen erroldatuta ez daudenentzat: lehenengo haur edo gaztea: 40 €. Bigarrena eta hurrengoak: 35 €.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaletxera etorri edo telefonoz deitu (946 255 077).

Etxeko ume eta gazteek parte hartzerik nahi baduzue, izena eman behar duzue Udaletxean, eta inskripzio fitxa bete eta sinatu, ekainaren 21era arte.