Albisteak

 

 

Ezohiko uda honetarako ere Nabarnizko Udalak Nabarnizko 6 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteentzako euskarazko udalekuak antolatu ditu, eta Urdaibai Eskolak kudeatuko ditu, osasun krisiak eragindako egoerari egokituta.

Uztailaren 15etik 30era izango dira, astelehenetik barikura, Elexaldeko plazan, 10:00etan hasi eta 14:00 arte.

Hainbat ekintza egingo da: jolasak, eskulanak, irteerak eta abar, beti ere segurtasun neurriak jagonda.

Gehienez 20 ume eta gazte onartuko da, eta nabarniztarrek lehentasuna izango dute.

Prezioak  hamabosta osorako, hauexek izango dira nabarniztarrentzat: lehenengo haur edo gaztea: 15 €. Bigarrena eta hurrengoak: 10 €.

Nabarnizen erroldatuta ez daudenentzat: lehenengo haur edo gaztea: 20 €. Bigarrena eta hurrengoak: 15 €.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaletxera etorri edo telefonoz deitu (946 255 077).

Etxeko ume eta gazteek parte hartzerik nahi baduzue, izena eman behar duzue Udaletxean, uztailaren 10era arte.