Albisteak

 

Etxeko gazteen artean kulturartekotasuna sustatzeko asmoz, aurten ere Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak taller berezia emango du Nabarnizen: "Ipuinmundua: Magrebeko hotsak".

4 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, eta hainbat ekintza interesgarri eta aberasgarri burutuko dira: Magrebeko ipuinen antzezpena, Henna tatuajeak, Kuskusa sukaldatzea, mozorro tailerra, oasiekin lotutako gymkhana...

Non: Gizare Lokalean (Ludoteka)

Noiz: apirilak 10, 11, 19, 20 eta 21ean

Ze ordutan: 17:00etatik 20:00etara