Albisteak

 
Zortzigarren urtez, Gabonetako Postalen lehiaketa egingo dugu Nabarnizen, baina aurten berrikuntza batekin: 12-17 urte bitarteko gazteek ez dute gabonak zoriontzeko testua aurkeztu behar, e-postal bat baizik. E-postalik onena Gabonak e-mail bidez zoriontzeko erabiliko du Nabarnizko Udalak.

Gaztetxoek, 5 eta 12 urte bitartekoek, ohi bezala marrazkia aurkeztu behar dute, eta onena gabon postal fisikoa osatzeko erabiliko da.

Lanak aurkezteko epea abenduaren 5ean bukatzen da.

Lehiaketaren gainontzeko baldintzak ikusteko, egin klik hemen.