Albisteak

 

Azpiegiturak S. A. U. foru enpresak, Nabarnizko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, Elexalde auzoan prezio tasatua duten zortzi etxebizitza eraiki ditu.
Etxebizitzen prezioa 135.766,12  eta 165.739,91 € artean dago, daukaten azaleraren arabera.
Etxebizitza horiek erosi ahal izango dituzten pertsonak aukeratzeko baldintza orria joan den martxoaren 28an Udalbatza Osoak egindako batzarraldian onartu da, eta apirilaren 16ko Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratu da. Gainera, Udalaren web orrian ikusi ahal izango da, eta baita Udaletxeko bulegoetan ere.
Eskariak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 16an amaituko da.