Albisteak

 

Nabarnizko Udalak, Azpiegiturak S. A. U. foru enpresarekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, Elexalde auzoan prezio tasatua duten zortzi etxebizitza eraiki ditu.

Etxebizitza horietara sartu ahal izango diren pertsonak aukeratzeko baldintza orria 2013ko maiatzaren 29an Udalbatza Osoak egindako batzarraldian onartu da, eta ekainaren 7ko Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratu da. Gainera, Udaletxearen web orrian (www.nabarniz.org) ikusi ahal izango da, eta baita Udaletxeko bulegoetan ere.

Etxebizitzak salerosketaren bitartez eskuratu ahal izango dira, baina erosteko aukeradun alokairuan sartzeko aukera ere badago.

Etxebizitzak erosteko prezioa 135.766,12  eta 165.739,91 € artean dago, daukaten azaleraren arabera.

Alokairuaren prezioa hileko 275,59 eta 345,42 € artean dago.

Eskariak aurkez daitezke edozein momentutan 2013ko ekainaren 8tik aurrera. Epea zabalik egongo da etxebizitza guztiak okupatu arte ala Udalak prozedura bukatutzat ematea erabakiko duen arte.