Albisteak

 
Doako bisita gidatuak Nabarniztarrentzat

    Bizkaiko Foru Aldundiak bisita gidatuak antolatzen ditu uztailean eta abuztuan  Arrolako Oppidumeko aztarnategi arkeologikoa ezagutzeko. 

    Aurten eskeintza berezia dakarkigu Foru Aldundiak: Oppidumerako sarrera, bertararteko garraio publikoa eta bisita gidatua DOAKOAK izango dira Nabarniztarrontzat. Eskeintza hau familiei dago zuzenduta batez ere, bere ezaugarriengatik umeekin joateko aproposa da-eta:

1. bisitaren erreserba egiteko erraztasuna
2. Gidari aditua
3. doako garraioa txu-txu trenean
4. bisita ez masifikatua
5. ondare historikoa ezagutuko dute aire zabalean
6. umeek erraz egiteko moduko bidexka
7. natura

    Doako bisitan parte hartu nahi duten Nabarniztarrek erreserben zerbitzuarekin jarri behar dute harremanetan: 
688 856 689  edo  ibilbideak@bizkaia.eus