Albisteak

 

Zorionak herritarrei, antolatzaileei, begiraleei eta herritarrek beren iritzia ematea gauzatzen laguntzeko lan egin duten guztiei!

Zorionak emaitzagatik, irabazten denean zoriondu egin behar delako, aukera librearen aurrean, baiezkoaren zein ezezkoaren aurrean baiezkoak garbi irabazi ondoren.

Zorionak demokraziari, hitz horrek herriaren borondatea eta nahia jasotzen duelako, eta horixe besterik ez da egin Arrankudiagan, era txalogarrian gainera, guztiei botoa emateko aukera librea emanda.

Eta, azkenik, zorionak Erabakitzeko Eskubidea gauzatzeko lanean emandako pausoagatik, emaitza izan dena izanda ere, herritarrek hitza eta erabakia izatea delako demokraziaren muina.

Euskal estatu subirano bateko herritar izatea erabaki duzue. ADOS!!!