Albisteak

 

Urtero legez Udalak sasoian jartzeko ikastaroak antolatu ditu, urriaren 7 eta 8an hasita, ekain bukaera-arte.
Gizarte Lokalean emango dira.

Aurten ikastaro bi izango ditugu aukeran:
-> Zumba ikastaroa: astelehen eta asteazkenetan, 20:15etatik 21:15etara.
-> Mantenimendurako gimnasia: astearte eta ostegunetan, 16:30etatik 17:30etara.

Prezioa: 12€ hileko, 35€ hiruhilabetea ordainduz gero.

OHARRA: gutxienez 5 lagunek eman behar dute izena talde bakoitzean.

Izena emateko, udaletxera etorri edo deitu, azken eguna irailaren 27a da.