Udal haurtzaindegietan sartzeko eskaera

Informazioa

Nabarnizen ez dago udal haurtzaindegirik. Beraz, izapide hau informazio gisa ipinita dago. Haurreskoletan sartzeko eskaria tramitatzeko Gernikako Allende edo Barrutia haurreskoletako bulegoetara joan behar duzu. Hurrengo hauek dira haien helbide eta telefonoak:

ALLENDE SALAZAR Zeharreta kalea 6 48300 Gernika-Lumo telefonoa: 946 250 105 e-maila: allendesalazar.gernika@haurreskolak.net

BARRUTIA Barrutia auzoa 7 48383 Arratzu telefonoa: 946 257 363 e-maila: barrutia.gernika@haurreskolak.net

Izapide honen bidez 4tik 36 hilabetera bitarteko umeak Haurreskola-bulegoetan sartzeko eskaera egin daiteke. Lehenik izena eman behar da, ondoren onarpen batzordeak ebazpena emango du eta azkenik matrikula egingo da.

Ikasturte bakoitzean eskaintzen den plaza kopurua eskaerak aurkezteko deialdiarekin batera argitaratuko da. Onarpen Batzordea legezko ordezkariek/ gurasoek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeaz eta proposamenak baremoaren arabera hautatzeaz arduratzen den organoa da. Batzordeak erabiliko duen baremoa aldez aurretik izena emateko epea zabaltzen denean argitaratuko da, baldin eta eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada.

Dokumentazioa

  • Familia-liburua
  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Matrikula-eskaera
  • Lan-egoeraren frogagiria
  • Baldintza berezietako frogagiria
  • Txertaketa-txartela
  • Ikaslearen familia-egoeraren edo egoera pertsonalaren frogagiria

Legezko informazioa

  • Euskal Eskola Publikoaren otsailaren 19ko 1/1993ko Legea.
  • Urtarrilaren 20ko 12/2009ko Dekretua, Haur Hezkuntzaren curriculum-a ezartzen duen moduan eta Euskal Autonomi Elkartean irakaskuntza hauek ezartzen dira. (BOPV 2009-01-30). 121/2010 Dekretuz aldatua.

Oharrak