Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak Udalari putzu septikoa ezeztatzeko lizentziaren emakida eskatuko dio.
Interesdunak aurretik hirigintza zerbitzuak jasotzeagatik ordaindu beharreko tasa ordainduko du.
Lizentzia eman ondoren, dagokion sailak Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko zergak kitatuko ditu, baita zangak zabaltzeagatiko tasa ere zanga laginarekin egiten den kasuetan eta ordainketa kudeatuko du zerga araudi aplikagarriaren arabera.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.nabarniz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Barrio Elexalde, 2, 48312 Nabarnizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Nabarniz Udaleko telefono honetara: 94 625 50 77
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.