Alkatearen mezua

Nabarnizko alkatesaren argazkia

Nabarnizko Udalak eta nik, beraren izenean, ongi etorri beroa emoten deutsuegu www.nabarniz.eus web orri barrira, gure udalerriaren informazio guztia zabaltzeko asmoz jaio berri dan honetara.

Tresna barri honen bidez, herriko azken barriak ezagutuko dozuez, eta baita ere Udalaren funtzionamendua eta herritarroi eskeintzen deutsueguzan zerbitzuak. Era berean, Nabarnizko historia, jaiak, ondarea eta abar emongo doguz bertan ezagutzera.

Web orri barri hau, gainera, aurrerakuntza teknologiko garrantzitsua da, gaurtik aurrera Udalarekin telematikoki jarri ahal izango zareelako harremanetan, eta administrazio tramite batzuk ere egin ahal izango dozuezalako Udaletxeko bulegoetara etorri barik.

Azken batean, gure asmoa zera da: edonork, edonoiz, eta edonon dagoala ere, gurekin harremanetan jartzeko edo gu ezagutzeko aukera izan dagiala. Horregaitik, web orri barri honetatik gonbitea luzatzen deutsuet, dagizuen Nabarniz ezagutu, bisitatu eta berton atsegin hartu.

Bihotzez agurtzen zaitue

Jose Antonio Maruri Urizar

Nabarnizko Alkateak

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Busturialdea-Urdaibai